- Bilaketa Orokorra
- Elakrtekideak
- Promozioak
Merkataritza Gune Irekia
Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkarte publiko-pribatua da. 2005ean sortu zuten Eibarko Udalak, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, Debegesak, Eibarko Ostalaritzak, El Corte Inglés-ek eta Eibarko Dendari Elkarteak, Eibar hiria eta izena herritik kanpora bultzatu eta sustatzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso zuen.
Sortu zenetik, Eibar Merkataritza Gune Irekiak, hainbat ekintza burutu ditu: neguko eta udako factoring-ak antolatzen ditu urtero, 50 euroko promozio-txartelak (bezeroek 40 eurotan erosten dituzte), gabonetako argiak, gabonetako barrakak, abendutik apirilera arteko txikipark-a, etb.
Ikastaroak eta tailer praktikoak ere antolatzen ditu bazkideen prestakuntzarako, eta erakunde publikoetan sortzen diren berritasunen berri ere ematen du. Babes sendoa ematen die dendari eta ostalariei, eta herrian egiten diren ekintzen zabalkundean ere hartzen du parte.
Bazkide sortzaile bakoitzaren ordezkari banaz osatutako gobernu-organoa dauka.
Kokapena eta Kontaktua
Untzaga plaza, 7 – behea 3
20600 Eibar (Gopuzkoa)
T. 943 25 40 83 *Telefono zuzena – 943 20 66 69 – 943 20 76 94
F. 943 20 66 23
E. leire.ojanguren@fmg.es / info@eibarcentrocomercialabierto.com
Jendeaurreko ordutegia
Astelehenetik Ostegunera: 9:00 – 14:00 / 16:00 – 18:30
Ostirala: 8:00 – 15:00
Udako ordutegia (Ekainak 26tik Irailak 15arte)
Astelehenetik Ostiralera: 8:00 – 14:00