Eibarko Dendarien Elkartearen doako txartela zenbait lekutan eskura dezakezu:
1.- Jarraian aurkituko duzun formularioa betez.
2.- Eibarko Dendarien Elkarteko bereizgarria ageri den edozein dendetan.
3.- Nafarroako Rural Kutxak Eibarko Julián Etxeberria 9an (sarrera Errebal kalean) duen bulegoan.
4.- Eibarko Dendarien Elkarteko bulegoan (Urtzaile 1 ext – 12.lokala – Eibar).
Gure webgunearen bitartez egitea erabaki baduzu, galde-sorta sinple bat besterik ez duzu bete beharko eta astebeteko epean etxean izango duzu Eibarko Dendarien Elkarteko txartela, honek eskaintzen dizkizun abantailez gozatu ahal izateko.